Homeroren auzia

Homeroren auzia deritzona Homero poeta grekoaren existentziari buruzko eztabaida da eta, ondorioz, esleitzen zaizkion Iliada eta Odisea idazlanen egiletzari eta eraketari buruzkoa. Iliada eta Odisearen artean diren zenbait ezberdintasunek, bai forma aldetik, eduki aldetik zein pentsaera aldetik, pentsarazten dute ez direla ez garai berekoak ezta egile berarenak ere.

Auziak antzinate klasikoa eta alexandriar garaiko ikerlariak ditu oinarri, baina XIX. eta XX. mendeetako aditu homerikoen artean loratu zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search